2010-03-20

BILATZAILEAREN ERABILERA


Euskararen erabilera galderetan
Bilatzaileak zuk idatzitako hitzen lema hartu eta forma guztiak bilatzen ditu. Adibidez, "gauzetan" hitza idazten baduzu, forma hauek guztiak aurkituko ditu: gauza, gauzaren, gauzen, gauzetara, gauzetan...

Izarra (*)
Izen bereziak bilatzeko, lagungarria da izarra erabiltzea (*), izena edozein deklinabide kasutan agertzen dela ere aurki dezan. Adibidez:
Hondarribi* -> Hondarribian, Hondarribiaren, Hondarribiko, Hondarribira...
Kontuz!: Hondarribia* -> Hondarribian, Hondarribiaren... 
(Hondarribiko, Hondarribira... ez ditu aurkituko)
Izen arruntekin EZ ERABILI:
ero* -> ero, eroentzat..., eromena, eromenari..., erosoak, erosotasun..., erosi, erositakoak..., erori...

Eragile logikoak
ETA logikoa
kirolari ETA gazteak


Bi elementuok agertzen diren testuak bakarrik ekarriko dizkigu (elkarren ondoan egon edo ez).


EZ logikoa
kirolari EZ gazteak


Lehendabiziko elementua agertzen den eta bigarrena agertzen ez den testuak bakarrik ekarriko dizkigu.


EDO logikoa
kirolari EDO gazteak


• Bi elementuotatik bat edo biak dituzten testuak ekarriko dizkigu.

INTERNET-ko BILATZAILEAK



Elebila, euskarazko bilatzailea 

Elebilak Bing bilatzailea erabiltzen du bilaketa motor gisa, eta bilaketa egiten denean euskarazko emaitzak ateratzen ditu soilik. Nahi izanez gero, frantsesezko edo gaztelerazko emaitzak atera ahal ditu, eta hizkuntza guztietan ere egiten du bilaketa, horrela aukeratuz gero. 

Elebilak, gainera, bilaketan ipinitako hitzaren edo hitzen sinonimoak erakusten ditu, sinonimo horien arabera ere bilatu ahal izateko. Hitzaren esanahia ere kontuan hartuko du; alegia, adjektibo, izen edo aditz gisa. 

Irudiak bilatzeko aukera ere ematen du. 
http://www.elebila.eu 
Bing, Microsoften bilatzailea 

Microsoftek beste bilatzaile bat atera zuen iazko ekainean: Bing. MSN eta Windows Live Microsoften aurreko bilatzaileak ordezkatu ditu Bingek. Bilatzaile honek Interneten webguneak bilatzeko aukera ematen du, baina, era berean, irudietan, bideoetan, erosketetan, albisteetan eta mapetan egin ahal dira bilaketak. Gainera, atal haietariko bakoitzean bilaketa ezaugarri bereziak zehaztu ahal dira; adibidez, irudiaren kolore nagusia zein nahi dugun eta tamaina, edo prezio tartea erosketetan. 

Bing bilatzailearen hobespenetan, nagusientzako edukiak iragaztea baimentzen du eta orrialdeko agertu behar den emaitza kopurua. 

Bing bilatzailearen itxura grafikoa ez da Google eta beste bilatzaileena bezain apala, eta egunero, munduko lekuren baten irudia du bilatzailearen atzealdean. 
http://www.bing.com 
Yahoo 

Munduko estatistiketan Googleren ostean agertzen da bilatzaile hau, baina tarte handiarekin. 2009ko uztailean Microsoftekin hitzarmena sinatu zuen, eta harrezkero Bing erabiltzen du bilaketa motor moduan, baina interfaze propioa du oraindik. Hitzarmenak hamar urteko iraupena du, eta haren xedea Googleri aurre egitea omen da. 

Bilatzaile honek ere webguneetan, irudietan, bideoetan, albisteetan eta erosketetan egin ditzake bilaketak, besteak beste. 

http://search.yahoo.com/ 

Beste bilatzaile batzuk 

Aipatutakoez aparte, beste bilatzaile asko daude sarean. Horien artean, All the Web (http://www.alltheweb.com), AOL (http://www.aol.com), ASK (http://www.ask.com), eta Altavista (http://www.altavista.com). Aurrekoekin alderatuta, nahiko erabilera kuota txikia daukate hauek, baina ez dira ahaztu behar. 

Specra: hainbat bilatzailetan batera bilatu 

Specrak Google, Yahoo eta Bing bilatzaileetan egiten du zehaztutako bilaketa, guztien emaitzak ateratzen ditu eta bilaketak bilatzaile bakoitzean duen posizioa ere adierazten du. Bilatzaile bakoitzari eman ahal zaio bere garrantzia, eta, horrela, bilatzaile bakoitzaren posizioa eta bakoitzari emandako lehentasuna kontuan hartuta ateratzen da zerrenda ordenatuta. Hori webgunearen azalean sartzen denean eskatu ahal zaio edo Open Control Panel aukeratik edozein momentutan. 

http://www.specra.com 

Bilatzaileen sailkapena Market Sharen 

Market Share-n argitaratu duten azken bilatzaileen sailkapenaren arabera, Google da erabiliena mundu osoan. Ostean Yahoo eta Bing daude, hurrenez hurren. Laugarren Baidu dago. Baidu txinatar hizkuntzazko bilatzaile bat da eta Pekinen du egoitza. Bilatzaile horren ezaugarri nagusietarikoa da mp3, wma eta halako audio fitxategiak bilatzeko aukera ematen duela. Hori horrela da txinatar estatuaren legeak zabalagoak direlako Interneten argitaratzen den musikarekin munduko beste estatu batzuenak baino. Bosgarren AOL dago, haren ostean Altavista, eta azken posizioetan, Excite, All the Web eta Lycos. 

http://marketshare.hitslink.com/search-engine-market-share.aspx?qprid=4

PICNIK ON-LINE-ko IRUDI EDITOREA

Picnik irudiak on-line editatzeko aplikazio bat da. Doakoa izateaz aparte oso erraza da erabiltzeko. Izan ere, izena ematea ez da derrigorrezkoa zerbitzua erabiltzeko. Ordainpeko bertsioaren bitartez aukera gehigarriak eskaintzen badira ere. Firefox eta Chrome nabigatzaileetan extensio gisa jar daiteke.
Hona hemen adibide gisa, gure logotipoari egindako aldaketa txikiak:

2010-03-13

GOOGLE BUZZ: APLIKAZIO SOZIAL BERRIA

Buzz-en bitartez, Google beste ahalegin bat egiten ari da Internet sozialaren trena hartzeko, Googleren dema microblogging omen da kasu hponetan, zeren eta zerbitzu honen bitartez, egoera eta iruzkinak jarraitzaileekin partekatu daitezke. Lotura eta argazkiak ere txerta daitezke iruzkinetan, eta, era berean, erabiltzaileen bidalkitetan iruzkinak ere egin daitezke.
Buzz Gmailetik irakur daiteke, hara heltzen dira jarraitutako erabiltzaileen baidalketak eta bakoitzaren bidalketen gainean egindako iruzkinak. Beste zerbitzuekin ere integratuta dago, Google readerrekin, esaterako, horrela erraza da partekatzea Google Readerren irakurritako artikulu bat.
Android eta iPhone sakelako telefonetarako ere eskuragarri dago http://buzz.google.com helbidean.


http://www.google.com/buzz

2010-03-09

EGIPTOKO PIRAMIDEAK ESPAZIOTIK IKUSITA

YES, you can see pyramid from space :-) Late afternoon in Egypt. on Twitpic

Hemen ditugu ikusgai Egiptoko Piramideak Astro Soichi austronautari esker, egunero espaziotik ateratako argazkiak argitaratzen ditu Twitter-ren bidez
http://twitpic.com/photos/Astro_Soichi

2010-03-06

POSTA ELEKTRONIKOA


Iturria: Jabi Asurmendi Sainz / Berria Egunkaria


Webgune arakatzaileekin batera, Internet zerbitzurik erabilenetarikoa POSTA ELEKTRONIKOA da. Mezu elektronikoak hainbat eratan idatzi eta irakur daitezke, sakelako telefonotik, webgune batetik nabigatzaile baten bitartez (WEBMAIL deitzen da) edo ordenagailuaren mahaigaineko aplikazio batekin. Posta elektronikoa izenarekin baino gehiago, munduan zehar ezagunagoa da anglosaxoniar hitzarekin: E-MAIL. Eta ikurrik ospetsuena @ da, a bildua, ingelesez at hitzetik datorrena.

POSTA PROTOKOLOAK EDO ZERBITZUAK

Posta elektronikorako protokolo izenak bere kontua konfiguratu behar izan duen erabiltzailearentzat ezagunak egingo dira noizbait posta elektronikoa irakurtzeko eta idazteko aplikazio batean. izan ere, konfiguratzean galdetu ohi da ea IMAP edo POP3 kontua konfiguratukondugun; eta POP3 sarrera zerbitzaria, SMTP irteera zerbitzaria eta halako kontzeptuak agertzen dira.
SMTP IRTEERA ZERBITZARIA

SMTP irteera zerbitzaria da alegia, posta elektronikoak bidaltzeko erabiltzen den protokoloa edo zerbitzua. Izena SIMPLE MAIL TRANSFER PROTOCOL hitzetatik datorkio, posta transferentzia protokolo sinplea, alegia.

POP3 SARRERA ZERBITZARIA

POP3 sarrera zerbitzaria da, alegia, posta elektronikoak jasotzeko erabiltzen den protokoloa edo zerbitzua. izena POST OFFICE PROTOCOL hitzetatik dator, posta bulego protokoloa, alegia.

IMAP

IMAP INTERNET MESSAGE ACCESS PROTOCOL hitzen sigla da. Protokolo honek modua ematen du jasotako posta elektronikoa zuzenean zerbitzaritik kudeatzeko. Hau da, jasotako posta karpetetan antolatzea edo irakurrita dagoela markatzea ahalbidetzen du, baina ez norberaren ordenagailuan, baizik eta zerbitzarian. Horrek ekartzen duen abantaila mugikortasuna da. IMAP posta kontu bat konfiguratu daiteke hainbat ordenagailutan, etxeko ordenagailuan, ordenagailu eramangarrian, bulegoko ordenagailuan. Eta bakoitzean egindako aldaketak ez direnez lokalki egiten, zerbitzarian baizik, beste ordenagailu batean posta kontu hori erabiliz gero, beste ordenagailuetan egindako aldaketak ere ikusiko dira, zerbitzaritik irakurtzen direlako. Beraz, oso egokiak dira, mugikortasun handia behar duten erabiltzaileentzat. Are gehiago erakunde edo elkarte baten posta kontua bada, elkarte edo erakundeko hainabt pertsona ere sartu ahal baitira, hainbat ordenagailutatik. Orduan mezu bat batek irakurtzen badu, edo erantzuten badu, edo karpeta batean sailkatzen badu, besteek ikusiko dituzte aldaketa horiek guztiak.

POSTA ZERBITZU DOAKOAK

Badaude hainbat gune posta kontu doakoak eskaintzen dituztenak; oso ezagunak badira ere hemen aipatuko ditugu horietariko batzuk.
Microsoften posta zerbitzu doakoak HOTMAIL du izena, eta web gune honetan (estekan) eskura daiteke. Horrek webmail-a baino ez du eskaintzen; berez, ez du eskaintzen POP3, SMTP edo IMAP mahaigaineko aplikazio batean konfiguratzeko aukera. Norberaren postontzirako espazioa handitzen joaten da denbora pasa ahala.
Googleren GMAIL zerbitzua euskaraz dago; webmail zerbitzua eskaintzaeaz gain, POP3 eta SMTP protokoloak zein IMAP konfiguratzea ahalbidetzen du mahaigaineko aplikazio batean. Norberak duen postontziaren espazioa handitzen doa denbora pasa ahala.
Euskalerria.org zerbitzuan euskara hutsez eskaintzen dira posta elektroniko kontu doakoak, eta webmail-a eskaintzeaz gain POP3 eta SMTP konfiguratzea baimentzen du, mahaigaineko aplikazio batetik.
Beste batzuk ere badaude, adibidez, Yahoo-ren posta zerbitzua eta GMX