2008-09-28

08-09 FORMAKUNTZA PLANA

Hona hemen, gure ikastetxeko Formakuntza Plana IKT Proiektuan:
"Blogen sormena eta beraien erabilpen hezigarria"
Temarioa eta ikastaroaren sarrera. Ez ahaztu urriaren 6-an hasiko garela eta zuek erabaki zenuten moduan astelehenero 2 orduko saioak egiten.

2008-09-24

arthistoriaart: ARTE GRIEGO


Blog honetan 75 irudi sailkatuta agertzen dira . Merezi du ikusteak.
arthistoriaart: ARTE GRIEGO
MAILA: 2.BATXILERGOA
HIZUNTZA: GAZTELANIA
EGILEA:

2008-09-16

08-09 IKASTURTE BERRIA

Kaixo ikaskideok, aspaldian negoen ezer idatzi barik baina ikasturte berriarekin bat kristolako lana dator.

Nire lehenengo ekarpenean, klaustroan aipatutako IKT hobekuntzak gogoratuko ditut, gehienak aurreko ikasturteko IKT azken batzarkideek proposatu zituzten eta.




  1. Jarri intensitate erdiko gela Marrazketa gelan. (ordenagailua+kainoia+arbela zuria)

  2. Jarri liburutegian kendutako ordenagailua .

  3. Erosi Mediatekarako altzaria.

  4. Errebisatu eta jarri inprimagailuen konexioa eta tinta-kartutxoak.

  5. IKT Dinamizatzaileari ikastxean zeuden ordenagailu eramankorretik bat eman diote, baina konexio puntu libreak klaseetan baino ez daude.

  6. Eman IKT Dinamizatzaileari programak jaisteko baimena irakaslego ordenagailuetan, Matematika mintegikoan eta PDI gelakoan.

Honekin batera IKT Dinamizatzaileak (nik) zera proposatu zituen klaustroan:



  • Jarri klaustroko gai ordena guztietan "IKT Proiektuaren Berri"

  • Propsatu 08-09 ikasturterako Formakuntza Plana "Blogen sormena eta beraien erabilpen hezigarria" eta Berrikuntza Proiektua "Herramientas WEB 2.0 en el IES Burdinibarra"

  • Erosi "El Pais" egunkariko Cursos de Microsoft Windo

2008-06-25

Heziberri - Etorkizuneko Hezkuntza


Heziberri - Etorkizuneko Hezkuntza


Zer da Heziberri?
Euskadin hezkuntza birpentsatzeko lau euskal erakunderen baterako proiektu bat da (Euskal Herriko Hezkuntza Administrarien Forum Europarra, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila, Innobasque eta Jakiunde).

2008-06-19

BLOGAK NOLA HORNITU (3. ATALA)

EGILEA: X.MENDEZ (Euskaljakintza blogetik hartuta)
Aurreko artikuluan blog bat sortzen irakatsi nizuen; oraingo honetan, berriz, nire asmoa irudiak, bideoak eta estekak nola txertatzen diren azaltzea da.










Hasteko, beraz, irudiak nola txertatzen diren ikasiko dugu. Hori munduko gauzarik errazenetakoa da, ez baitu inongo misteriorik. Hori esanda, egin beharreko gauza bakarra da gure gunera joan eta lehenengo artikulua idazteari ekin. Idatzi ondoren, guk nahi ditugun irudiak igotzeko, irudiak igotzeko botoia sakatu besterik ez dugu (ikus irudia). Hori egitean, leiho berri bat agertuko zaigu eta bertan irudiak igotzeko bi aukera ezberdin ditugula ikusiko dugu. Batetik, irudia gure ordenagailutik igotzeko aukera emango digu (add image from your computer). Igotzeko, ohiko prozedura erabiliko dugu (arakatu eta gure ordenagailuan dugun irudi bat hautatu). Bestetik, interneten aurkitutako irudi baten URLa sartu ahal izango dugu. Ohi bezala, interneten aurkitutako irudiaren helbidea kopiatu eta itsatsi egingo dugu. Azken aukera hau nahiko gomendagarria izan daiteke; izan ere, blog plataforma gehienek irudiak igotzeko muga jartzen baitute.










Aurreko hariari eutsiz, bideoak txertatzeko, bide bera jarraituko dugu. Bideoak txertatzeko botoia sakatuko dugu (ikus irudia) eta, berriz ere, leihotxo bat azalduko zaigu. Bertan, add a video to your blog post ikusiko dugu. Bloggerek, plataforma askok ez bezala, gure ordenagailutik bideo bat igotzeko aukera ematen digu (arakatu eta gure ordenagailutik bideo artxiboa hautatuz). Dena den, youtube bezalako guneetatik gure blogera bideo bat ekarri nahi badugu, plataforma gehienek bideo horren URL helbidea edo html etiketa eskatuko digute. Azken kasu honetan, html etiketa txertatzeko edit html botoiari emango diogu (testu editorearen goialdean gure kasuan) eta bertan itsatsiko dugu aldez aurretik lortutako etiketa. Nola lortzen da etiketa hau baina? Embed etiketa lortzeko (honela deitzen zaio), joan youtubera edo beste edozein bideo bilgunera eta, gainean klik eginez, nahi duzun bideoa hautatu. Behin hautatutako bideoaren orrian zaudela, eskuinean Embed atala ikusiko duzu. Kopiatu azpian azaltzen den etiketa eta, lehen esan dugun bezala, gure blogeko edit html atalean itsatsi. Kontuz! Ziurtatu etiketa osoa kopiatzen duzula; izan ere, ohikoa izaten da zatiren bat kopiatu gabe uztea etiketa oso luzea baita. Etiketa osoa kopiatu ezean, ez da bideoa ikusiko (Embed etiketaren itxura ikusi).
Gerta liteke gure blogeko memoria agortu nahi ez izatea gure argazki, irudi edota bideoekin. Kasu horretan, sarean zehar dauden doako bilguneetan gordetzea izaten da onena; izan ere, badira gune batzuk artxibo hauek igotzeko aukera ematen digutenak: divshare artxiboentzat, Flickr argazkientzat eta YouTube bideoentzat, esaterako. Hiru web hauek erabilienak dira eta doakoak. Honek ez du esan nahi beste mordo bat ez denik: metacafe, google video, myspacetv


Jarraian, estekak nola sartzen diren azalduko dizuet. Lehenengo bidalketan esan nizuen bezala, oso garrantzitsua da gure idatzietan beste blog edo webgunetara irakurlea bidaltzea esteken bidez. Hauek oso modu errazean sartzen dira. Ezer baino lehen, linkatu nahi dugun hitza edo esaldia hautatuko dugu eta, link botoia sakatu ondoren (ikus irudia), irekiko zaigun leihotxoan estekatu nahi dugun webgunearen helbidea idatziko dugu. Listo!
Une honetan, prest gaude gure artikulua argitaratzeko. Idatzi dugu eta idatzitakoa irudiez apaindu dugu. Horretaz gain, bideo ikusgarriren bat txertatu dugu eta, informazio gehigarria emateko, esteka interesgarriak ipini ditugu. Amaitzeko, idatzitakoa argitaratuko dugu publish post botoi laranja sakatuz. Horraino dena ondo, ezta? Baina argitaratu ondoren, jakin-mina pitz dakiguke. Irakurleak ditugu? Nondik datoz? Zertara? Nola jakin? Hori hurrengorako utziko dugu…

2008-05-18

2008-05-06

HEZKUNTZAKO OINARRIZKO KONPETENTZIAK

Objetivos de este blog « Nosotros Competentes/Nosaltres Competents

Blog honen egileek (hezkuntzako aditu batzuk) sakabanatuta dagoen konpetentziei buruzko informazioa bildu nahi dute irakasleon lan kolaboratiboa bultzatuz. Benetan pena merezi du bistazo bat ematea.

2008-04-25

BLOG BAT NOLA SORTU. 2.ATALA









Aurreko saioan, blog bat zer den eta zertarako erabiltzen den adierazi nuen azaletik. Oraingo bidalketa honetan, blog bat nola sortzen den azaltzen saiatuko naiz.
Hasteko, nik hautatuko dudan doaneko blog sortzailean, Blogger izenekoan, alegia, blog bat sortzen irakatsiko dizuet. Lehenengo artikuluan esan nizuen bezala, beste blog eratzaile gehiago badira (ordaintzekoak zein doanekoak) baina nik Googlerena erabiliko dut.
Beno, bada, sarrera gutxiago eta sar gaitezen saltsan! Lehenik eta behin, bitakora sortu ahal izateko, Bloggereko orrialdera jo beharko dugu. Pantailan zenbait atal azalduko da:
  • Acceder (bloga dagoeneko sortua dutenentzat sarrera),
  • Lenguaje (zoritxarrez ez dago oraindik euskaraz),
  • visita rápida (bloga sortzen laguntzeko azalpen laburra)… Guk bloga sortu nahi dugunez,
  • Crear tu blog ahora ipintzen duen gezi laranjan klikatuko dugu. Ondoren, Blogger sistemak 1go urratsera bidaliko gaitu.



Bloga sortu; 1go urratsa
Bertan, hainbat informazio bete dezagun eskatuko digu. Eskatutako informazioa, gure bloga eratzeko izango dena, lauki zurietan bete beharko dugu. Lehenengo bi ataletan, gure helbide elektronikoa ipiniko dugu. Ez dago esan beharrik benetakoa izan behar duela. Gure helbidea bi aldiz idatzi ondoren, pasahitza jarri beharko dugu kanpoko batek gure bloga eralda ez dezan. Horretarako izango dira hurrengo bi koadrotxoak. Ipin ezazu erraz gogoratuko duzun eta gutxienez zortzi karaktere dituen pasahitz bat. Hurrengo laukian, display name, zure idatzietan azalduko den egilearen izena ezarri beharko duzu. Azkeneko bi urratsak sistemak segurtasuna dela eta erabiltzen ditu, hau da, Bloggereko sistemak erabiltzailea robot bat ez dela ziurtatzeko erabiltzen duen segurtasun sistema bat da. Hori dela eta, eskatzen zaiguna bete beharko dugu. Verifica palabra eskatzen duen horretan, laukitxoaren gainean azaltzen diren hizkiak laukitxoan kopiatu beharko ditugu. Azkenik, Acceptance of Terms delakoari baiezkoa eman beharko diogu erabilera baldintzak onartzen ditugula adierazteko. Eskatzen diguten oro bete ondoren, continuar botoia sakatu.
2. urratsa
Bigarren pausoan, bi gauzatxo baino ez dira eskatzen. Lehenengo laukian, gure blogaren izena idatzi beharko dugu. Kontuan izan izen hau nahi dugunean aldatzeko aukera izango dugula; beraz, lasai horrekin. Bigarren laukian, gure blogak izango duen helbidearen zati bat idatzi beharko dugu, hasiera, hain zuzen. Bigarren zatia blogspot.com izango da (http://gurehautaketa.blogspot.com).
Urrats hau oso garrantzitsua da; izan ere, hautatzen dugun helbidea aldaezina izaten da plataforma gehienetan eta hemen ipintzen duguna behin betiko geldituko da (blog plataforma ezberdinen arabera).





3. urratsa
Azken urratsa itxura hautatzea izango da. Txantiloi ezberdinak eskaintzen dira eta guk horietatik bat hautatu beharko dugu. Urrats hau ez da behin betikoa, nahi dugunean aldatzeko aukera izango dugu; beraz, ez dugu zertan arduratu. Behin gustuko txantiloia hautatuta, amaiera botoia klikatuko dugu (berriz ere gezi laranja). Horren ondoren, mezu bat azalduko zaigu bloga ondo sortu dugula esanez. Azkenik, azpian azaltzen den azken gezi laranja sakatuta, gure blog berrira joango gara.

Blogaren kudeaketa
Urrats guztiak ondo eman baditugu, gure gunera sartuko gara zuzenean. Gunean sartuta gaudela, argitaratzen hasi aurretik, konfigurazio atalera (settings) joko dugu. Bertan, hainbat aldaketa egingo dugu:
Iruzkin atalera joan (comments) eta iruzkinak edonork egin ditzakeela ipini (Who can comment? Anyone); horrela, edonork iruzkina uzteko aukera izango du (hori bada guk nahi duguna, noski).
Izango ditugun iruzkinak errazago irakur ahal izateko, atal horretan bertan baina beheraxeago dagoen comment notification atelera joko dugu. Iruzkinerako notifikazio helbidea eskatzen duen lekuan, gure e-posta ezarriko dugu. Honela, iruzkin bat izan bezain laster, gure postan ohar bat jasoko dugu; hau da, izan ditzakegun iruzkinen berri izango dugu blogean sartu gabe.
Aldaketak egin ostean, beti aldaketak gorde; horretarako, gorde aldaketak edo save settings botoia sakatu.
Urrats hauek jarraitzen badituzue, aukera mordo bat gehiago daudela ikusiko duzue. Dena den, horiek pixkanaka saltseatuz ikasi ahal izango ditugu.
Bukatzeko, idazketa atalera joan (posting) eta, nahi izanez gero, zuen lehen artikulua idazten has zaitezkete (create). Ez dago esan beharrik hauxe dela blog batek eskaintzen duen aukerarik interesgarriena. Bloggerek, eta gaur egun edozein blog plataformak, testu editore erraza erabiltzen du eta, ondorioz, ez dago arazo handirik bertan idazteko. Idatzia argitaratzeko, klikatu publish post. Ikusten duzuen legez, ez dauka misterio handirik; beraz, gure kontura aukera ezberdinak arakatzen joan gaitezke.
Hurrengo artikuluan, irudiak, bideoak, eta estekak nola txertatzen diren erakutsiko dizuet (edo, behintzat, saiatuko naiz). Baina hori hurrengo batean!

ZER DA eTwinning - Hermanamientos escolares virtuales en Europa




Esteka honen bidez ikastetxeen arteko lan birtualak nola egiten diren azaltzen du.

2008-04-16

BURDINIBARRA BHI-KO IKT PLAN OROKORRA

Hemen dituzue gure ikastetxeko 07-08 IKT-ri buruzko ikasturteko plana eta hiru urtetarakoa.
Read this doc on Scribd: BURDINIBARRA BHI IKT PLAN OROKORRA

IKT IRAKASLEON PROFILAK

Ikastetxeak IKT Heldutasun Mailak lortzeko irakasleek IKT-profila batzuk lortu behar dutuzte aurretik, hemen dituzue profila motak eta Ikastetxeak Heldutasun Mailak lortzeko beharreko irakasleon profilak

Read this doc on Scribd: IRAKASLEON IKT PROFILAK