2009-09-18

NOLA ZAINDU PRIBATASUNA INTERNETEAN


Iturria: Consumer Eroski


Bada formula on-on bat informazio pertsonala arriskuan jarri gabe Interneten ibiltzeko: zentzu pixka batekin jokatzea.


Nork emango lioke kontu korrontearen kodea kalean beste gabe hurbildu zaion bati? Edo zeinek emango lioke telefono zenbakia inondik ezagutzen ez duen norbaiti? Eta nork erakutsiko lioke familiako argazkia ezagutu berri duen bati? Inork ez, segur aski. Zentzu pixka bat daukanak badaki zer erakuts diezaiokeen zeini, eta badaki, txikitatik hala erakutsi digutelako, gauza batzuk ez direla nolanahi erabiltzekoak. Bada, jokabide horrek Interneterako ere balio du. Gaur egun, Interneten aurki daitezkeen zerbitzu gehienek, batere egokiak eta kalitatezkoak badira, behintzat, aukera ematen diote erabiltzaileari nahi dituen datuek soilik erakusteko eta hark nahi dituenentzat soilik. Mugak norberak jartzen dituen arren, bada zaindu beharreko beste alderdi bat ere: zerbitzu horiek eskaintzen dituzten enpresek gordetzen dituzte datu guzti-guztiak, eta ongi jakin behar da bakoitzak zer politika erabiltzen duen pribatutasuna zaintzeko.


gehiago jakiteko

No hay comentarios: