Hemen dituzue adibide erraz batzuk gure eskoletan gaitasun digitalak sartzeko:
- Adierazi grafikoki bilatutako informazioa mapa kontzeptuala eraikiz. Horretarako cmap tools edo Free mind programak erabil ditzakezu. Ikasleek mapa egiterakoan lantzen duten edukinak hobeto asimilatuko dituzte, ikasteko estrategia batzuk landuko dituzte, informazioaren antolaketa eta analisia egingo dute (ikasi ikasten), hizkuntza mota ezberdinak erabiltzen dituzte. Ikusten duzuenez hainbat oinarrizko gaitasunak lantzen dira eta jarduera mota honekin, "cortar""pegar" albo batera uzten duzu.
- Antolatu on-line eztabaida, klasean landutako gai bati buruzko eztabaida proposatu, adibidez Skype programa erabiliz, multikonferentzia baten bidez, edo antzeko programaren baten bitartez (DimDim)
- Kudeatu ikastetxeko egunkari digitala.
- Proposatu ataza digitalak informazioa bilatzeko Interneten: wikiak, webquestak, miniwebquestak
- Sortu ipuin digitalak.
Proposamen hauek nola lantzen diren jakiteko irakurri gehiago
No hay comentarios:
Publicar un comentario