2009-10-16

ESKOLA 2.0


Hemen duzue Hezkuntza Sailak martxan jarri duen ESKOLA 2.0 proiektuaren informazioaren berri:

Jakintza gizarte aurreratuetan sortzen da, pertsonaren eta makinaren elkarreraginez. Eskola 2.0 programak aurrerapauso handia dakar; izan ere, hezkuntzan Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia berriak sartzen ditu. Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa hori sartzea, eta hori 2010. urteko ekitaldian ikusiko da Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasgelak guztiz digitalizatu, irakasleak software librea eta metodologia berriak erabiltzeko prestatu eta multimedia-edukiak egiten direnean.

No hay comentarios: