Iturria: Lurdes Imaz (DEIA egunkaria)
Gaur egun 40.000 artikulu inguru dauzka Euskarazko Wikipedia entziklopedia askeak.
EUSKAL WIKIPEDIA 2003-an jarri zen abian, sortu eta bi urtetara, 2006-an, 5.000 artikluetara iritsi zen eta 25.000 artikulu eskaintzen zituen bi urte beranduago.
Parte hartu nahi duenak artikulua sortu, daudenak osatu, proba orrian saioak egin edo "txokoa" izeneko gunea bisitatu dezake, bertan mota guztietako galderak eta hizketaldiak baitaude. Horietaz gain asteko herrialdeari buruz idazteko aukera ere badago astero aldatzen doan herrialdeko artikuluan. Parte hartzeko aukera guztiak agertzen dira "Nola lagundu dezaket" atalean.
Zortzi atalean banatzen dira Euskarazko Entziklopediaren edukiak: natur zientziak, gizarte zientziak, zientziak, artea eta kultura, informatika, kirolak, aisia eta Euskal Herria.
Euskarazko bertsioaz gain beste 50 Wikipedia daude. Ingelesa, alemana edo frantsesa bezalako hizkuntz hedatuez gain hainbat hizkuntza gutxitu aurkituko ditugu, okzitaniera, korsikera eta aragoiera, esaterako. Estramadurako hizkuntza eta Esperantoa ere aurki ditzakegu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario