2009-12-09

ZER DA RSS-A?

2008-an egindako ekarpen batean, RSS-a zer den azaltzeko erabilitako esteka desargetu denez, hemen duzue berriz, RSS-ari buruzko tutorial bat

Zer da RSSa?

2009-12-03

WEB 1.0tik WEB3.0-ra (Europatik EEBB-ra)


Internet egunero erabiltzen duten gaztetxoei (eta ez horren gaztetxoei) World Wide Web euren ustez non sortu zen galdetuko bagenie, haietako askok, ziurrenik, Estatu Batuetako asmakizuna dela erantzungo ligukete. Eta ez da harritzekoa, estatu horretan bultzatu eta garatu baita Internet gehien. Bertan egin dira diru inbertsio handienak eta sareak eskaintzen dituen aukerei etekina ateratzeko saio aipagarrienak ere.
Baina, Internet Europan jaio zen: Frantzia eta Suitza artean dagoen CERN ikerketa zentroan, orain gutxi mundua irentsiko omen duen zulo beltza sortuko duen partikula azeleragailu erraldoia martxan jarri duten zentro berberean, hain zuzen. Ikerketa zentro hau oso handia denez, bertako zientzialrien arteko komunikazioa eta informazio trukaketa hobetzeko eta azkartzeko asmoz sortu zuen World Wide Web sarea Tim Berners-Lee fisikariak, 1991. urtean. Helburu akademikoarekin sortu zen, beraz.
Hasierako Interneten aro horri WEB 1.0 edo Informazioaren Internet esaten zaio. Hor, erabiltzaileak subjektu pasiboak dira; sarean pilatzen doazen denetariko edukiak kontsumitzen dituzte, baina ez dute informazio jarioan parte hartzen.

Blog eta wikien agerpenarekin, ordea, Internet soziala edo parte-hartzailea etorri zen: egun ezagutzen dugun WEB 2.0 deritzona. hemen, erabiltzailea informazioa kontsumitu, sortu eta hedatzen duen eragile aktiboa da. Wikipedia, Flickr, YouTube eta halako webgune interaktiboen loraldiaren aroa da hau.

Dena den, iraultzarik handiena oraindik etortzear dago; WEB 3.0 edo WEB semantikoak ekarriko duena. Aro horretan, eduki motak bereizteko etiketa sistemen erabilpenari esker, informazioa bereizi eta hobeto sailkatzeko aukera izango da, eta horrek Internet ibilgailu, makina, sentsore eta bestelako gailuen arteko interakzioa ahalbidetuko duen euskarria bihurtuko du.

Horren garrantziaz oharturik, europa Batzordeak, kontinenteak dituen sare azkarrak eta azpiegiturak baliatuz, iraultza horren sustatzaile nagusia izan nahi duela azaldu berri du. Kontinente zaharrak azken urteotan galdutako Interneten gidaritza berreskuratu nahi du, beraz.

Guk, bitartean, Europako sarerik mantsoenak sufritzen eta ADSL tarifarik garestienak ordaintzen jarraituko dugu.