Mostrando entradas con la etiqueta KONPETENTZIA DIGITALAK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta KONPETENTZIA DIGITALAK. Mostrar todas las entradas

2012-11-29

KONPETENTZIA DIGITALAREN OINARRIZKO MARKOA

Konpetentzia Digitalaren Oinarrizko Markoa


ISEI-IVEI-k, Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko euskal erakundea, ikasleen Informazioa Tratatzeko eta Teknologia Digitala Erabiltzeko Konpetentzia zehazten duen Marko teorikoa argitaratu du. Lan hori Berritzegune Nagusiko aholkulariekin elkarlanean gauzatu egin da.
Konpetentzia Digitalak, zeharkako konpetentzia  izanik, berebiziko garrantzia du Oinarrizko Gaitasunen garapenean eta Bizialdi Osoan Zeharreko Ikaskuntzaren erronkan. Hortaz, Marko teoriko hau ondorengo urteetan burutuko den Ebaluazio Diagnostikoaren oinarri bilakatuko da. Izan ere, ikasturte honetan, 2012-2013an, Proba Pilotua egingo da ikastetxe batzuetan, Lehen Hezkuntzako 4. maila zein Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasleekin; eta hurrengoan 2013-2014an ikastetxe guztietako LH4. mailako eta DBH 2. mailako ikasle orori egingo zaio. 


 

Marco de la Competencia Digital para la CAPV


El Instituto Vasco de Evaluación e Invetsigación ISEI-IVEI en colaboración con el Berritzegune Nagusia acaba de publicar el Marco de la Competencia Digital para la Evaluación Diagnóstica. Esta publicación quiere servir de referencia para desarrollar la Competencia en el Tratamiento de la Información y la Competencia digital en el alumnado de las enseñanzas obligatorias. Sin duda, es ésta una de las competencias transversales clave para el logro de las otras competencias básicas, y fundamental para el aprendiizaje a lo largo de la vida de nuestro alumnado nativo digital.  
La Competencia Digital va a ser evaluada próximamente en el alumnado de 4º de E. Primaria y de 2º de E. Secundaria. Concretamente, durante este curso se realizarán varias pruebas piloto en algunos centros; y en el curso  2013-2014 se aplicará la prueba a todo el alumnado de los niveles 4º de E. Primaria y 2º de la E. Secundaria. 

VER PUBLICACIÓN

2012-10-23

GIDA: NOLA EGIN SEKUENTZIA DIDAKTIKO DIGITALAK

Aurkezpen honetan, Ximena Orellanak material-gida bat aurkezten digu unitate didaktiko digitalak diseinatzeko.


2012-10-22

NOLA EGIN SEKUENTZIA DIDAKTIKOAK

Wiki honetan, Leioako berritzeguneko Ana Basterrak " Nola egin ikas-sekuentzia bat curriculumaren 8 oinarrizko konpetentziak lantzeko" izeneko tailerra aurkezten eta garatzen du. Tailerra ikusteko klikatu hemen


2012-09-19

GAITASUN DIGITALA GARATZEKO JARDUERAK

Ondorengo aurkezpenean 100 jarduera baino gehiago aurkituko dituzu gaitasun digitala garatzeko klasean. Irakasle batzuek aukeratu eta aplikatu dituzte eskolan.


2009-11-11

GAITASUN DIGITALAK KLASEAN LANTZEKO HAINBAT ADIBIDE


Hemen dituzue adibide erraz batzuk gure eskoletan gaitasun digitalak sartzeko:



  • Adierazi grafikoki bilatutako informazioa mapa kontzeptuala eraikiz. Horretarako cmap tools edo Free mind programak erabil ditzakezu. Ikasleek mapa egiterakoan lantzen duten edukinak hobeto asimilatuko dituzte, ikasteko estrategia batzuk landuko dituzte, informazioaren antolaketa eta analisia egingo dute (ikasi ikasten), hizkuntza mota ezberdinak erabiltzen dituzte. Ikusten duzuenez hainbat oinarrizko gaitasunak lantzen dira eta jarduera mota honekin, "cortar""pegar" albo batera uzten duzu.

  • Antolatu on-line eztabaida, klasean landutako gai bati buruzko eztabaida proposatu, adibidez Skype programa erabiliz, multikonferentzia baten bidez, edo antzeko programaren baten bitartez (DimDim)

  • Kudeatu ikastetxeko egunkari digitala.

  • Proposatu ataza digitalak informazioa bilatzeko Interneten: wikiak, webquestak, miniwebquestak

  • Sortu ipuin digitalak.

Proposamen hauek nola lantzen diren jakiteko irakurri gehiago



2009-11-03

BIZKAIA.EU


Ekimen berritzaile honen bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko udalek posta elektronikoko kontu bat izateko aukera eman diete herritarrei. Erabilera pertsonalaz gain, izapideak bizkortzea eta Administrazioarekin harreman hobea izatea ditu helburu kontuak.
Aurrean duzun posta elektronikoko kontua doakoa da, eta prestazio altuak eta 5 GB-ko hasierako gaitasuna ditu; ez du publizitaterik egiten, eta euskaraz eta gaztelaniaz erabil daiteke. Gainera, gure lurraldearen domeinu adierazgarria (bizkaia.eu) duen helbide elektroniko bat izan dezakezu, Bizkaiko administrazio publikoen babesa izateak dakarren berme eta guzti.
Proposamen honen helburua da bizkaitarrek teknologia berriak erabil ditzaten sustatzea eta erraztea, Administrazioarekin harremanetan egoteko nahiz kontu pertsonaletarako erabil dezaketen tresna emanez.
Gorde http://www.bizkaia.eu/ helbidea Interneteko gogokoetan, eta hasi zure posta elektronikoa erabiltzen. Tresna horren bidez, administrazioen zerbitzuetan harpidetu ahal izango zara, eta, hori eginez gero, interesatzen zaizun informazioa bidaliko dizute zure postontzi elektronikora.
Nahi duzunean alda ditzakezu harpidetzak. Horretarako, sartu http://www.bizkaia.eu/ webgunera, eta hautatu aukera hauek: Aldatu nire kontuko informazioa - Kudeatu zure harpidetzak
Zerbitzu hori erabiltzean arazoren bat izanez gero, jarri gurekin harremanetan, 900 840 250 arretarako telefono-zenbakira deituz edo info@biscaytik.eu helbideko postontzira mezu bat bidaliz.
BiscayTIK proiektu estrategikoan sartuta dago posta elektronikoaren zerbitzu hau, eta, besteak beste, helburu hau du: Administrazioa herritarrei hurbiltzea komunikazio-kanal berri baten —Interneten— bidez, eta, hartara, bien arteko harremana bideratzea eta Bizkaia nazioarteko erreferentzia bihurtzea Administrazio Publikoan informazioaren teknologia eta ezagutza aplikatzeko.

Proiektu berritzaile honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu, zoaz http://www.biscaytik.eu/ webgunera.