2013-05-16

ZENTATION: BIDEOAK ETA BIDEOAK ZUZTARTZEN DITUZTEN AURKEZPENAK

iturria: MONDRAGON UNIBERTSITATE

EUSKARAZ LAN EGITEKO ERREMINTEN BILKETA

Mondragon Unibertsitateko Informazio Sistemak lantzen zituztenek erreminta bilketa hau burutu dute, lan ederra benetan.
Hemen duzue eginiko lana:


"Gure eguneroko jardunaren zati handi bat ordenagailu eta bestelako gailuen aurrean ematen dugu. Hortaz, euskaraz bizi nahi izanez gero gailu hauek euskaraz erabiltzea aurrera pauso nabarmena izan daiteke, eta horretarako erabiltzen ditugun sistema eta programen erabiltzaile-interfazeak euskaraz izatea behar dugu.
Mondragon Unibertsitatean Internet-en zehar topatu eta euskaraz konfiguratu daitekeen softwarearen biltegi bat sortu dugu eta euskaraz.mondragon.edu helbidean eskuragarri jarri dugu. Zerrenda nahiko luzea da, baina hauek dira bertan topatu ditzazkezuen aukera batzuk:

Microsoft Windows

Gaur eguneko ordenagailu gehienetan instalaturik dauden Microsoft-en sistema eragileak modu errazean euskaratu daitezke; hori egiteko hemen sartu eta zure bertsioko hizkuntza paketea jeitsi eta instalatu besterik ez duzu egin behar.

Bulegotika

LibreOffice eta OpenOffice.org bulegotika softwareak zuzenean euskaraz instalatu daitezke; horretarako, hemendik LibreOffice eta hemendik OpenOffice.org euskaraz jeitsi eta instalatu ditzazkezue.

+infor

2013-05-11

REALTIME BOARD: GOOGLE DRIVEko ARBELA BIRTUALA

INFORMAZIO ITURRIA: BATIBURRILLO.NET

Irekitzen baduzue Google Drive Chrome nabigatzailearekin, dokumento berriak sortu aparte, aplikazio batzuk instala ditzakezu (irakurri artikulu hau). Hori egiteko joan:  Crear -> Conectar más aplicaciones eta nahi duzuna aukeratu. Horietarikoen artean RealtimeBoard dago, arbela birtuala denbora errealeko zure ideiak adierazteko.

Google Driveko arbela birtuala: RealtimeBoard

Aplikazio honekin irudiak, Youtubeko edo Vimeoko bideoak edo beste motatako Docseko dokumentoak gehitu ditzakezu. Arbelan konektatutako pertsona guztiek ideiak sortu, erabakiak adostu, iruzkinak gehitu egin ditzakete beste aukeren artean. Arbelak sarbide libreak zein pribatuak izan daitezke.
Esteka | RealtimeBoard