Hemen duzue eginiko lana:
"Gure eguneroko jardunaren zati handi bat ordenagailu eta bestelako gailuen aurrean ematen dugu. Hortaz, euskaraz bizi nahi izanez gero gailu hauek euskaraz erabiltzea aurrera pauso nabarmena izan daiteke, eta horretarako erabiltzen ditugun sistema eta programen erabiltzaile-interfazeak euskaraz izatea behar dugu.
Mondragon Unibertsitatean Internet-en zehar topatu eta euskaraz konfiguratu daitekeen softwarearen biltegi bat sortu dugu eta euskaraz.mondragon.edu helbidean eskuragarri jarri dugu. Zerrenda nahiko luzea da, baina hauek dira bertan topatu ditzazkezuen aukera batzuk:
Microsoft Windows

Bulegotika
LibreOffice eta OpenOffice.org bulegotika softwareak zuzenean euskaraz instalatu daitezke; horretarako, hemendik LibreOffice eta hemendik OpenOffice.org euskaraz jeitsi eta instalatu ditzazkezue.+infor
No hay comentarios:
Publicar un comentario