2007-10-26

FORMAKUNTZA: ARBELA DIGITALA

Formakuntza karpetan, arbela digitalari buruzko unitate didaktiko batzuk jarri ditut adibide gisa arbela digitala izeneko karpetaren barruan (materialak).
Guztiei bistazo bat ematea interesgarria izango da smart softwarek dituen posibilitate ezberdinak aztertzeko.
Ah, ahaztu barik, unitate guzti horiek ikusi ahal izateko smarten software izan beharko duzue instalatuta ordenagailuetan (arbela digitala gelan eta irakaslego gelako hiru ordenagailuetan)
Agur eta ongi ibili.

KOSMODISEA

Lehiaketa hau AEO-ko ikasleentzako interesgarria iruditzen zait.

Abian da Kosmodisea, Gipuzkoako ikasle-gazteen
artean kultura ekintzailea sustatzeko hezkuntzaekimen
osatuaren 2007-2008 ediziorako izen-ematea
Abian da Kosmodiseako bigarren ediziorako izen-ematea, Gipuzkoako Foru Aldundiko
Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuaren ekimen bat
unibertsitateaz kanpoko hezkuntza-mailan kultura ekintzailearen eta kultura digitalaren
balioak sustatzeko helburuarekin
.
Kosmodisea ekimenaren deialdi berri honetan parte hartzeko bost maila daude, bat
hezkuntza-ziklo bakoitzeko. Lehen Hezkuntza bi sistematan zatitu da, 1., 2., eta 3.
ikasturteak (Neo Sistema) eta 4., 5., eta 6. ikasturteak (Fisio Sistema).
Zikloen arabera, ikasle-talde parte-hartzaileek gai hauen inguruan lan egin beharko
dute: Lehen Hezkuntzan (Neo eta Fisio Sistemak), parte hartzeko argudioa “Berrikuntza
zientifikoa eta ingurumenekoa” izango da; DBHn (Glos Sistema), “Berrikuntza soziala
eta linguistikoa”; Batxilergoan (Logo Sistema), “Berrikuntza artistiko-kulturala”;
Hezkuntza Zikloetan (Tékhne sistema), “Berrikuntza teknologikoa eta gizartea”.
Kosmodisea, batez ere, proiektu irekia da eta ondorioz, jolasa ideia-jasa batekin hasten
da, talde parte-hartzaileek gaiak proposatu eta bozkatzeko, 5 sistemetako bakoitzak
ideia irabazle bat izan arte. Ideia irabazle hori hezkuntza-ziklo bakoitzak bere planetasisteman
garatuko duen proiektuaren gaia izango da
.
Kosmodisea osatzen duten planetak eta talde bakoitzak horietako bakoitzari dagokion
misioa betetzeko datak hauek dira: Fono Planeta (soinuaren planeta), urtarrilaren 7tik
otsailaren 8ra; Ikono Planeta (irudiaren planeta), otsailaren 11tik martxoaren 14ra; Mito
Planeta (bideoaren planeta), martxoaren 15etik apirilaren 25era.
Planeta horietako bakoitzean, ikasle-taldeek misio zehatz bat bete beharko dute, lan
praktiko bat egiteko helburua duena. Horrela bada, hiru lan egin beharko dira. Planeta
bakoitzeko komunikabide nagusiaren arabera, hauek izango dira hurrengoak: irratsaio
bat (mp3), irudi-sekuentzia bat eta bideo digital bat. Lan horiek talde bakoitzaren
blogean argitaratuko dira.
Kosmodiseak, funtsean, gipuzkoar ikasleen balioak (sormena, autokonfiantza, ekimena,
tolerantzia, ahalegina, gogoeta, etab.) eta trebetasunak (hizkuntzakoak, digitalak,
zientifikoak, etab.) garatu nahi ditu, informazioaren eta komunikazioaren teknologiaren
laguntzarekin (blogak, wikia, bideoak, argazkigintza digitala, mp3 audioa, etab.).
Bere lehen edizioan, Kosmodiseak 42 ikastetxetako 1.400 ikasleren eta 111 irakasleren
partaidetza izan zuen, 137 taldetan banatuak.
Kosmodisea 2007-2008 programa osorako sarbidea
Kosmodisea 2007-2008 Gida laburra
Kosmodisea Web-orria

2007-10-19

ELEBILA EUSKARAZKO BILATZAILEA

Elebila


Hemen dugu martxan proiektu berri bat: Euskaraz dauden web gunen bilatzaileak.

IKT Dinamizatzailearen betebeharrak

Kaixo lagunok,

Dakizuenez kargu berriari buruzko ikastaroa egiten ari naiz, hasi baino ez dugu eta baina hor orientzaio batzuk agertzen dira Premia arduradunaren eta IKT Dinamizatzailearen betebeharrei buruzkoak. Orokorrean hauxek izango dira:

PREMIA ARDURADUNA:

  • Ikastetxeko teknologia berrietako ekipamenduen optimizazioa eta mantentze teknikoa (hardware+software(beharrezko programa ordenagailuak ondo funzionatzeko).

IKT DINAMIZATZAILEA:

  • Ikastetxeko ikasle eta irakasleentzako sentsibilizazio ekintzak antolatzea.
  • Erabiltzaile hasiberrientzat eta aurreratuentzat prestakuntza programak diseinatzea.
  • Mundu birtualean dauden materialak ikastetxeko parte-hartzailei aurkeztu, bildu eta posiblea den neurrian egokitzea .
  • Ikastetxera egokitutako edukiak sortzea: barne web-ak, blogak,...
  • Ikastetxean erabilgarri dauden Informazioaren eta Komunikazioen Teknologietako baliabideak ikasleen gurasoen eskura jartzea eta prestakuntza ematea.

2007-10-09

ENKARTERRIETAKO ALTXOR IZKUTUA

Ginkana honetan DBH-ko ikasle guztiek parte har dezakete, nire ustez hiru ikasgaien artean posiblea izango da lantzea: Euskara, Gizarte Zientziak eta Natur Zientziak
Animatu parte hartzera
Helbide honetan informazio gehiago eskuragarria izango duzue:
http://www.burdinmendi.org/

BLOG HONEN HELBURUAK

HELBURUAK
  • Aurten egiten ari garen formakuntzari buruzko zalantzak argitzea.
  • Irakasleon arteko elkarlana bultzatzea.
  • Interneten euskaraz, erderaz edota ingelesez dauden edozein ikt-ei buruzko materiala bateratzea bigarren hezkuntzaren mailaren arabera.
  • Webean dauden hezkuntza-errekurtso interesgarriak jartzea .
  • Irakasleek egindako proposamenak jartzea.
  • Berri interesgarriak aipatzeko eta komentatzeko.
  • IKT Dinamizatzailearen betebeharrak argitzeko.
  • Interneten munduan euskararen presentzia indartzeko.