2007-10-26

KOSMODISEA

Lehiaketa hau AEO-ko ikasleentzako interesgarria iruditzen zait.

Abian da Kosmodisea, Gipuzkoako ikasle-gazteen
artean kultura ekintzailea sustatzeko hezkuntzaekimen
osatuaren 2007-2008 ediziorako izen-ematea
Abian da Kosmodiseako bigarren ediziorako izen-ematea, Gipuzkoako Foru Aldundiko
Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuaren ekimen bat
unibertsitateaz kanpoko hezkuntza-mailan kultura ekintzailearen eta kultura digitalaren
balioak sustatzeko helburuarekin
.
Kosmodisea ekimenaren deialdi berri honetan parte hartzeko bost maila daude, bat
hezkuntza-ziklo bakoitzeko. Lehen Hezkuntza bi sistematan zatitu da, 1., 2., eta 3.
ikasturteak (Neo Sistema) eta 4., 5., eta 6. ikasturteak (Fisio Sistema).
Zikloen arabera, ikasle-talde parte-hartzaileek gai hauen inguruan lan egin beharko
dute: Lehen Hezkuntzan (Neo eta Fisio Sistemak), parte hartzeko argudioa “Berrikuntza
zientifikoa eta ingurumenekoa” izango da; DBHn (Glos Sistema), “Berrikuntza soziala
eta linguistikoa”; Batxilergoan (Logo Sistema), “Berrikuntza artistiko-kulturala”;
Hezkuntza Zikloetan (Tékhne sistema), “Berrikuntza teknologikoa eta gizartea”.
Kosmodisea, batez ere, proiektu irekia da eta ondorioz, jolasa ideia-jasa batekin hasten
da, talde parte-hartzaileek gaiak proposatu eta bozkatzeko, 5 sistemetako bakoitzak
ideia irabazle bat izan arte. Ideia irabazle hori hezkuntza-ziklo bakoitzak bere planetasisteman
garatuko duen proiektuaren gaia izango da
.
Kosmodisea osatzen duten planetak eta talde bakoitzak horietako bakoitzari dagokion
misioa betetzeko datak hauek dira: Fono Planeta (soinuaren planeta), urtarrilaren 7tik
otsailaren 8ra; Ikono Planeta (irudiaren planeta), otsailaren 11tik martxoaren 14ra; Mito
Planeta (bideoaren planeta), martxoaren 15etik apirilaren 25era.
Planeta horietako bakoitzean, ikasle-taldeek misio zehatz bat bete beharko dute, lan
praktiko bat egiteko helburua duena. Horrela bada, hiru lan egin beharko dira. Planeta
bakoitzeko komunikabide nagusiaren arabera, hauek izango dira hurrengoak: irratsaio
bat (mp3), irudi-sekuentzia bat eta bideo digital bat. Lan horiek talde bakoitzaren
blogean argitaratuko dira.
Kosmodiseak, funtsean, gipuzkoar ikasleen balioak (sormena, autokonfiantza, ekimena,
tolerantzia, ahalegina, gogoeta, etab.) eta trebetasunak (hizkuntzakoak, digitalak,
zientifikoak, etab.) garatu nahi ditu, informazioaren eta komunikazioaren teknologiaren
laguntzarekin (blogak, wikia, bideoak, argazkigintza digitala, mp3 audioa, etab.).
Bere lehen edizioan, Kosmodiseak 42 ikastetxetako 1.400 ikasleren eta 111 irakasleren
partaidetza izan zuen, 137 taldetan banatuak.
Kosmodisea 2007-2008 programa osorako sarbidea
Kosmodisea 2007-2008 Gida laburra
Kosmodisea Web-orria