2008-11-21

DIAGNOSTIKO EBALUAZIOA

Diagnostiko Ebaluazioaren prozesua martxan dago.
IVEI-ISEI web orrian gai honi buruz gune berri bat zabaldu dute prozesu honi buruzko informazio guztia batzeko. Hor topa ditzakezue behin-behineko agindua, oso interesgarria den Ebaluazio Diagnostikoa zer den eta 25 oinarrizko galdera informazio txosten bat, informazio triptikoa eta abendutik aurrera (¿?) item liberatuak.
Hona hemen aurkezpen bi: Alde batetik B06 Berritzeguneko aurkezpena eta bestetik beste berritzegune batekoa:

2008-11-06

IKASTUBE


Informazioa Ikastube.com irakaskuntzarako bideo bilduma da. Beraz, bertan topatuko dituzuen bideoek helburu didaktikoa dute. Irakasleek zein ikasleek egindakoak, bai unibertsitate mailan, baita eskola eta institutu mailan ere.

Ikastube.com 2007ko abenduaren 1ean sortu du Euskal Herriko Unibertsitateko Gorka J. Palazio irakasleak. Espero dezagun probetxuzko ikusentzunezko materialak topa ditzazun, ikusiz ikastea efektiboagoa baita. Euskal Herriko ikastetxe edo ikastola bateko arduraduna bazara eta interesa baldin badaukazu ikusentzunezko ekaiak Ikastube.com bideotegian sartzeko, jarri harremanetan gure ikerkuntza taldearekin eta lagundu egingo dizugu nola edo hala. Pentsatu ikusentzunezko ekaiak edukitzeak banda zabaleraren eta disko gogorraren kontsumoa zeharo handitzen duela eta horrek Interneteko zerbitzari profesional baten mantenu gastuak sortzen dituela. Gure ikerkuntza taldekideak honakoak dira: Inmaculada Maiz, Carlos Castaño, Javier 'Malkavian' Ortega eta Gorka 'McPalas' Palazio. Talde honen kideak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Berritzeguneetako arduradunak diren Enrique Arce eta Angel Larrauri, Lamiako-Leioako Berritzegunekoak ere zuekin gara bideogintzan lehen urratsak ematen. Guztiok gaude zuei laguntzeko eta Hezkuntza 2.0 mugimendua sustatzeko. Zerbitzari honek GNU/Linux sistema eragilea dauka Apache, MySQL eta PHPrekin batera, hau da, LAMP teknologiaren menean dago.

PASATU IRAKASLE.NET-KO KONTUA BESTE POSTARA

Irakasle askok bi edo hiru korreo kontu ditugu eta zaila egiten zaigu denak begiratzen hastea web bidez, korreo bezero bakoitzaren kontuetan gogoratzeko egunero begiratzeko.
Hori dela eta askok korreo kontu bat izaten dugu, eta bertara bideratzen dira beste korreo kontuak.
Gure irakasle.net-ko kontua beste posta batean jartzeko ondorengo jarraibidea jarraitu beharko duzu:
IRAKASLE.NET kontuan ARAU bat sortu eta agindu nire irakasle.net kontura iritsitako mezuak bidaltzeko beste GMAIL kontura (edo beste batera); DERRIGORREZ ARAU hau EGITEKO INTERNET EXOLORER BIDEZ baliatu behar da, FIREFOX bidez ez da agertzen eta;

Azpiko grafikoan markatzen dira pausoak: ARAUAK // BERRIA // Arauari izena jarri // eta zein korreoetara bidali jasotako mezua; // Gorde kopia bat sarrera bandejan: markatzen bada irakasle.net kontua mezuaren kopia bat geratzen da; Markatu ezean mezua ez da geratzen sarrera bandejan;

Egilea: Gernika Berritzeguneko IKT aholkularia

2008-10-30

FORMAKUNTZA PORTALA MICROSOFT OFFICE-AN


     Microsoft Officek Formakuntza portal bat du, hor hainbat ikastaro osoak egin (eta deskartu) ditzakegu, baita mikroikastaroak ere daude. 
    Material hau oso interesgarria da Irakasleon 1.IKT profila lortzeko

MICROSOFT OFFICE


Microsoft Office WEB 2-0-ra pasatu da.
Orain nahiz eta Microsoft Office ez izan gure ordenagailuan, hainabat dokumento sor ditzakegu on-line. Informazio gehiago jakin nahi baduzue klikatu hemen

2008-10-20

MOODLE-ko adibideak


ARAGON EDUCA esteka honetan Moodle plataformarekin ikastetxe batek egindako ikastaro batzuk dituzue ikusgai, batzuek onartzen dute sarbidea gonbidatua izanik.

2008-10-06

BLOGEN ERABILERA HEZKUNTZAN

Bide asko daude zure irakas -prozesuan edubloga bat erabiltzeko, hona hemen 10 adibide hasteko:
1. Jarri materiala eta errekurtso hezigarriak
Interneta leku ezin hobea da material eta errekurtso ugari aurkitu, erabil eta jartzeko, horiek gure edublogean igo edo kopiatu ditzakegu (edo esteka batekin lotu) eta hala gure ikasleek eskuragarri izango dute edozein momentutan bai ikastetxetik bai etxetik eta garrantzitsua dena guk kudea dezakegu material hori pasahitzen bidez eta segurtasun neurriekin .
2. Proposatu on-line eztabaidaketak
Ikasleek irakasleak jarritako gai bati buruz idatz dezakete haien arteko eztabaidaketa sortuz.
3. Sortu klaseko edo ikasgaiko aldizkaria
Ikasleek gai konkretu bati buruzko aurkitutako albiste interesgarriak jar ditzakete blogean.
4. Aurreztu fotokopietan
Mezuak orrien bidez eman ordez erabili bloga hor idazteko eta gogorarazteko.
5. Jarri zuen ikasleak “blogging”
Bultzatu zuen ikasleei blogak sortzera eta atxekitu zure edublogean.
6. Elkartrukatu zure esperientzi hezigarriak beste irakasleekin.
Ez ahaztu web 2.0 ezaugarri garrantzitsuetako bat lan kolaboratiboetan datzala.
7. Osatu zure ekarpenak material multimediekin.
Klik batzurekin zure ekarpen estatikoak aberas daitezke soinu, bideo eta hainbat material interaktiboekin.
8. Antolatu, antolatu, antolatu
Zure bloga ikasleen agenda eskolarrean bihur daiteke.
9. Bultzatu feedback
Izan zure bloga eguneratua eta ez ahaztu erantzutea eginiko iruzkineei.
10. Sortu web gune bat erakargarri eta praktikoagoa.

¿Que son las competencias básicas?

Teniendo en cuenta que estamos peces muy peces en competencias ahí va un poco de teoría. Ihttp://es.wordpress.com/tag/orientacion-educativa/nteresante muy interesante

Blogak eta haien erabileraren onurak

irakasleon iritzi bat
Egilea: Ugarte eta Pederake

Bloggak Txatxi!

CURIOSIDADES MATEMÁTICAS

CURIODADES MATEMATICAS

Irakasgaia: MATEMATIKA
Maila:4.DBH
Hizkuntza:GAZTELANIA
Material mota: Jokoak
Egilea:Esti.

2008-09-28

08-09 FORMAKUNTZA PLANA

Hona hemen, gure ikastetxeko Formakuntza Plana IKT Proiektuan:
"Blogen sormena eta beraien erabilpen hezigarria"
Temarioa eta ikastaroaren sarrera. Ez ahaztu urriaren 6-an hasiko garela eta zuek erabaki zenuten moduan astelehenero 2 orduko saioak egiten.

2008-09-24

arthistoriaart: ARTE GRIEGO


Blog honetan 75 irudi sailkatuta agertzen dira . Merezi du ikusteak.
arthistoriaart: ARTE GRIEGO
MAILA: 2.BATXILERGOA
HIZUNTZA: GAZTELANIA
EGILEA:

2008-09-16

08-09 IKASTURTE BERRIA

Kaixo ikaskideok, aspaldian negoen ezer idatzi barik baina ikasturte berriarekin bat kristolako lana dator.

Nire lehenengo ekarpenean, klaustroan aipatutako IKT hobekuntzak gogoratuko ditut, gehienak aurreko ikasturteko IKT azken batzarkideek proposatu zituzten eta.




  1. Jarri intensitate erdiko gela Marrazketa gelan. (ordenagailua+kainoia+arbela zuria)

  2. Jarri liburutegian kendutako ordenagailua .

  3. Erosi Mediatekarako altzaria.

  4. Errebisatu eta jarri inprimagailuen konexioa eta tinta-kartutxoak.

  5. IKT Dinamizatzaileari ikastxean zeuden ordenagailu eramankorretik bat eman diote, baina konexio puntu libreak klaseetan baino ez daude.

  6. Eman IKT Dinamizatzaileari programak jaisteko baimena irakaslego ordenagailuetan, Matematika mintegikoan eta PDI gelakoan.

Honekin batera IKT Dinamizatzaileak (nik) zera proposatu zituen klaustroan:



  • Jarri klaustroko gai ordena guztietan "IKT Proiektuaren Berri"

  • Propsatu 08-09 ikasturterako Formakuntza Plana "Blogen sormena eta beraien erabilpen hezigarria" eta Berrikuntza Proiektua "Herramientas WEB 2.0 en el IES Burdinibarra"

  • Erosi "El Pais" egunkariko Cursos de Microsoft Windo