2008-02-01

INTERNET: NABIGATZAILEAK

1. Kontzeptua


Web-orrien informazioa html hizkuntzaz idatzia dago, hau ikusteko programa bat beharrezkoa da. Programa hori nabigatzailea da. Beraz, nabigatzaile bat web orrien informazioa ikusteko programa da. Horren bidez testu, irudi, soinu, bideo, animazio eta abarrak dituen orriak ikusteaz gain, horiek eskuratzeko aukera dugu. Hau da, nabigatzailearen bidez, badugu kopiatzerik edozein elementu multimedia eta fitxategiak gure ordenagailuan.


2. Internet Explorer eta Firefox nabigatzaileak



Nabigatzaile batzuk (Explorer, Nestcape...) izan arren, ezagunena Microsoft Internet Explorer da. Hala ere, 2005ean lehiakide indartsu bat sortu zaio IExplorer-ari, Firefox, Mozilla erakundearen nabigatzailea. Erakunde hau kodigo irekiaren filosofian kokatzen da eta ez enpresarenean.
Firefox nabigatzaile modernoa da eta ezaugarri oso interesgarriak ditu. Adibidez, hain deserosoak diren pop-ups edo leiho gainerakorren blokeatzailea edukitzea. Gainera, ireki daitezke leiho berean web orrialde berriak solapak erabiliz. Firefox-en goialdean eta eskuinean integratuta daude bilatzaile erabilienak: Google, Yahoo, etab. Horrez gain, Googleko barra txertatu daiteke.
Nabigatzaileak, noizean behin, eguneratu egiten dira tresna berrituak eskaintzen. Beraz, azkeneko bertsioak erabiltzea komeni da. Bertsio zahar bat baldin badugu, arazoak izan ditzakegu zenbait leku bisitatzerakoan: menuren bat ez irekitzea, animazioak ondo ez funtzionatzea… Momentuz, doan eta eskuratzeko errazak dira.
Azkeneko bertsioak deskargatzeko helbide hauetan egin dezakezu:
Microsoft Internet Explorer:
http://www.microsoft.com/spain/windows/ie/default.mspx
Mozilla Firefox:
http://www.mozilla-europe.org/eu/ (euskarazko bertsioa)

Nabigatzaileak ordenagailuan instalatzea erraza da, prozesua automatikoa eta bideratua izaten baita. Laguntzaileak adierazten dituen pausoak jarraitzea besterik ez da egin behar.
Nabigatzailea instalatuta dugunean, Hasiera > Programak-tik martxan jartzen da, baita mahaigaineko bere ikonotik edo tresna-barratik ere.

Nabigatzaileen leihoa 3 zatitan banatuta dago:



  • Tresna barra: goialdean dago. Hemen, menuak, botoiak eta web-helbidea idazteko lerro edo kutxa daude.


  • Web dokumentua ikusteko zati nagusia. Erdialdean dago.


  • Egoera-barra: behealdean. Nabigatzailearen jarduera adierazten digu.



Adibidez, Firefox nabigatzailea irekitzean honako hau ikus dezakegu:




I Explorer nabigatzailean berdintsu ikusiko dugu.
Internet Explorer eta Firefox nabigatzaileak konparatzen baditugu, itxura antzekoa dutela ohartuko gara. Tresna barrako ikonoak eta tresnak ez dira oso desberdinak, ondoko taulak adierazten ditu horien xehetasunak:




No hay comentarios: