2008-04-25

BLOG BAT NOLA SORTU. 2.ATALA









Aurreko saioan, blog bat zer den eta zertarako erabiltzen den adierazi nuen azaletik. Oraingo bidalketa honetan, blog bat nola sortzen den azaltzen saiatuko naiz.
Hasteko, nik hautatuko dudan doaneko blog sortzailean, Blogger izenekoan, alegia, blog bat sortzen irakatsiko dizuet. Lehenengo artikuluan esan nizuen bezala, beste blog eratzaile gehiago badira (ordaintzekoak zein doanekoak) baina nik Googlerena erabiliko dut.
Beno, bada, sarrera gutxiago eta sar gaitezen saltsan! Lehenik eta behin, bitakora sortu ahal izateko, Bloggereko orrialdera jo beharko dugu. Pantailan zenbait atal azalduko da:
  • Acceder (bloga dagoeneko sortua dutenentzat sarrera),
  • Lenguaje (zoritxarrez ez dago oraindik euskaraz),
  • visita rápida (bloga sortzen laguntzeko azalpen laburra)… Guk bloga sortu nahi dugunez,
  • Crear tu blog ahora ipintzen duen gezi laranjan klikatuko dugu. Ondoren, Blogger sistemak 1go urratsera bidaliko gaitu.



Bloga sortu; 1go urratsa
Bertan, hainbat informazio bete dezagun eskatuko digu. Eskatutako informazioa, gure bloga eratzeko izango dena, lauki zurietan bete beharko dugu. Lehenengo bi ataletan, gure helbide elektronikoa ipiniko dugu. Ez dago esan beharrik benetakoa izan behar duela. Gure helbidea bi aldiz idatzi ondoren, pasahitza jarri beharko dugu kanpoko batek gure bloga eralda ez dezan. Horretarako izango dira hurrengo bi koadrotxoak. Ipin ezazu erraz gogoratuko duzun eta gutxienez zortzi karaktere dituen pasahitz bat. Hurrengo laukian, display name, zure idatzietan azalduko den egilearen izena ezarri beharko duzu. Azkeneko bi urratsak sistemak segurtasuna dela eta erabiltzen ditu, hau da, Bloggereko sistemak erabiltzailea robot bat ez dela ziurtatzeko erabiltzen duen segurtasun sistema bat da. Hori dela eta, eskatzen zaiguna bete beharko dugu. Verifica palabra eskatzen duen horretan, laukitxoaren gainean azaltzen diren hizkiak laukitxoan kopiatu beharko ditugu. Azkenik, Acceptance of Terms delakoari baiezkoa eman beharko diogu erabilera baldintzak onartzen ditugula adierazteko. Eskatzen diguten oro bete ondoren, continuar botoia sakatu.
2. urratsa
Bigarren pausoan, bi gauzatxo baino ez dira eskatzen. Lehenengo laukian, gure blogaren izena idatzi beharko dugu. Kontuan izan izen hau nahi dugunean aldatzeko aukera izango dugula; beraz, lasai horrekin. Bigarren laukian, gure blogak izango duen helbidearen zati bat idatzi beharko dugu, hasiera, hain zuzen. Bigarren zatia blogspot.com izango da (http://gurehautaketa.blogspot.com).
Urrats hau oso garrantzitsua da; izan ere, hautatzen dugun helbidea aldaezina izaten da plataforma gehienetan eta hemen ipintzen duguna behin betiko geldituko da (blog plataforma ezberdinen arabera).





3. urratsa
Azken urratsa itxura hautatzea izango da. Txantiloi ezberdinak eskaintzen dira eta guk horietatik bat hautatu beharko dugu. Urrats hau ez da behin betikoa, nahi dugunean aldatzeko aukera izango dugu; beraz, ez dugu zertan arduratu. Behin gustuko txantiloia hautatuta, amaiera botoia klikatuko dugu (berriz ere gezi laranja). Horren ondoren, mezu bat azalduko zaigu bloga ondo sortu dugula esanez. Azkenik, azpian azaltzen den azken gezi laranja sakatuta, gure blog berrira joango gara.

Blogaren kudeaketa
Urrats guztiak ondo eman baditugu, gure gunera sartuko gara zuzenean. Gunean sartuta gaudela, argitaratzen hasi aurretik, konfigurazio atalera (settings) joko dugu. Bertan, hainbat aldaketa egingo dugu:
Iruzkin atalera joan (comments) eta iruzkinak edonork egin ditzakeela ipini (Who can comment? Anyone); horrela, edonork iruzkina uzteko aukera izango du (hori bada guk nahi duguna, noski).
Izango ditugun iruzkinak errazago irakur ahal izateko, atal horretan bertan baina beheraxeago dagoen comment notification atelera joko dugu. Iruzkinerako notifikazio helbidea eskatzen duen lekuan, gure e-posta ezarriko dugu. Honela, iruzkin bat izan bezain laster, gure postan ohar bat jasoko dugu; hau da, izan ditzakegun iruzkinen berri izango dugu blogean sartu gabe.
Aldaketak egin ostean, beti aldaketak gorde; horretarako, gorde aldaketak edo save settings botoia sakatu.
Urrats hauek jarraitzen badituzue, aukera mordo bat gehiago daudela ikusiko duzue. Dena den, horiek pixkanaka saltseatuz ikasi ahal izango ditugu.
Bukatzeko, idazketa atalera joan (posting) eta, nahi izanez gero, zuen lehen artikulua idazten has zaitezkete (create). Ez dago esan beharrik hauxe dela blog batek eskaintzen duen aukerarik interesgarriena. Bloggerek, eta gaur egun edozein blog plataformak, testu editore erraza erabiltzen du eta, ondorioz, ez dago arazo handirik bertan idazteko. Idatzia argitaratzeko, klikatu publish post. Ikusten duzuen legez, ez dauka misterio handirik; beraz, gure kontura aukera ezberdinak arakatzen joan gaitezke.
Hurrengo artikuluan, irudiak, bideoak, eta estekak nola txertatzen diren erakutsiko dizuet (edo, behintzat, saiatuko naiz). Baina hori hurrengo batean!

ZER DA eTwinning - Hermanamientos escolares virtuales en Europa




Esteka honen bidez ikastetxeen arteko lan birtualak nola egiten diren azaltzen du.

2008-04-16

BURDINIBARRA BHI-KO IKT PLAN OROKORRA

Hemen dituzue gure ikastetxeko 07-08 IKT-ri buruzko ikasturteko plana eta hiru urtetarakoa.
Read this doc on Scribd: BURDINIBARRA BHI IKT PLAN OROKORRA

IKT IRAKASLEON PROFILAK

Ikastetxeak IKT Heldutasun Mailak lortzeko irakasleek IKT-profila batzuk lortu behar dutuzte aurretik, hemen dituzue profila motak eta Ikastetxeak Heldutasun Mailak lortzeko beharreko irakasleon profilak

Read this doc on Scribd: IRAKASLEON IKT PROFILAK

2008-04-15

IKASTETXEEK LORTU BEHARREKO IKT-HELDUTASUN MAILAK

Hemen dituzue Ikastetxeek IKT Ziurtagiriak lortzeko lortu behar diren Heldutasun Mailak IKT-an:
Read this doc on Scribd: HELDUTASUN MAILAK

IKT PROIEKTUAREN AURKEZPENA

Hemen duzue laburbilduta Burdinibarrako BHI-ko IKT Proiektuaren aurkezpena.
Read this doc on Scribd: AURKEZPENA ikt proiektua

2008-04-11

ZER DIRA BLOGAK? 1.ATALA

EGILEA: X.MENDEZ (EUSKALKAJINTZA BLOGETIK HARTUTA)

Gaur egun, Interneten erabileraren gehikuntzarekin batera, blogak gero eta oihartzun handiagoa hartzen ari dira. Baina zer dira blogak? Nork erabil ditzake? Zertarako balio dute? Erraz sor al daitezke? Oraindik gai honi buruz ez dakienik badagoenez, artikulu ezberdinetan ezinbestekoa den informazioa biltzea otu zait.
Hasteko, bloga zer den azalduko dut. Blog edo weblog bat anotazio edo artikulu publikoak idazteko Interneteko gune bat da. Bertan, egileak gustuko dituen gertakizunez edo edozein gauzaz idazten du, ondoren, hauek bere blogean artikulu moduan argitaratuz. Gero, edonork izango du ekarpen (post) hau irakurtzeko aukera. Nornahik sor eta erabil ditzake blog edo koaderno bitakora hauek, ez baitira arlo profesionalera mugatzen. Esan beharra dago blog gehienak pertsonalak izaten direla, egile bakar batek idatzitakoak, alegia. Baina badira baita komunitatean idatzitakoak ere, euskaljakintza bloga, adibidez, non pertsona talde batek blog berean denetariko artikuluak idazten dituen. Edozein gairi buruz idatz daiteke, askatasun osoz; hori bai, beti errespetuz jokatu behar da irainak saihestuz eta ikuspuntu guztiak errespetatuz.
Baina zer gertatzen da idatzi eta gero? Hor bukatzen al da dena? Ez, ez da hor amaitzen gauza. Alde batetik, blogek duten ezaugarri garrantzitsuenetako bat idatzitakoa kronologikoki azaltzen dela da. Egileak idazten dituen artikuluak hurrenkera jakin batean argitaratzen dira, hots, gaurkoa atzokoaren aurretik agertzen da. Hori gutxi izango balitz, iruzkinak uzteko aukera ere ematen dute. Honela, egilearen iritzia sarean dauden irakurleekin batera partekatzen da. Ez hori bakarrik, idatzitakoak garrantzi handia har dezake Zabaldu, Meneame edo halako lekutan azalduz gero (erreakzio nuklear batean antzera gertatzen baita). Beraz, argitaratzea ez da amaiera; aitzitik, hasiera baino ez da.
Bestetik, blogetan irudiak, soinua eta bideoak txertatzeko aukera dago. Nire ustez, multimedia baliabideak ezartzea garrantzitsua da irakurlearen arreta mantenduko badugu, beti ikusgarriago baita testu bat argazkiz eta holakoz apaintzea idatzi soila ikustea baino. Dena den, arrakasta handiena lortzeko modurik eraginkorrena estekak dira. Zerbait idazten denean, emandako informazioari eusteko edota informazio osagarria eskuratzeko beste blogetara zuzen daiteke irakurlea. Honela, beste blogetako egileak zure blogera esteka ezarri eta norberaren webloga sarean zabaltzea lortzen da. Azken finean, artikulu bat idazten denean, norberaren jakituria besteengan helaraztea eta hedatzea da helburu nagusiena; hau da, zuk dakizun gaiez besteei ondo etor dakiekeen ekarpen txiki bat egitea.
Azkenik, nola lortzen diren azalduko dizuet. Blog sortzaile gehienak (blogger, worpress, blogak, blogari, mundua, nireblog…) doakoak dira
Badira, ordea, ordaindu behar direnak ere (TypePad, esaterako).

Amaitzeko, esan beharra dago, blog bat sortzea oso erraza bada ere, mantentzea ez dela hain samurra. Beraz, ezinbestekoa da blog bat aktiboa izan dadin jarraitu beharreko urratsak ezagutzea:

  • Ez utzi denbora gehiegi argitaratu gabe; hau da, maiz idatzi.
  • Beste blogetarako estekak ezarri.
  • Gai interesgarriez idatzi.
  • Ororen gainetik ez idatzi gezurrik, izen txarra hartzen baita.
  • Besteen eskura ipini zure ezagutza, ez gorde zuretzat bakarrik.


Gaurkoan, blog bat zer den azaltzen saiatu naiz. Hurrengoan, plataforma zehatz bat hautatu eta bertan blog bat sortzeko argibideak emango ditut.

2008-04-08

VLC PLAYER: BIDEOAK IKUSTEKO DOHAINIK DEN ERREPRODUKTORIK ONENA

VLC Media Player reproduce casi cualquier formato de audio y vídeo. Seguramente esta capacidad sea la razón por la que millones de usuarios lo consideran el mejor.

La compatibilidad con todo tipo de archivos multimedia se debe a que el programa trae su propio paquete de códecs. De esta manera, VLC no depende de los que tengamos instalados en Windows.

La interfaz de VLC no tiene secretos ni siquiera para los usuarios nóveles. Se maneja con gran facilidad. A pesar de esto, también cuenta con opciones avanzadas como el cliente - servicio de streaming para enviar una señal de vídeo por Internet.

A lo largo de su desarrollo, el programa se ha ido especializando en la reproducción de vídeo. Esto se nota claramente en las posibilidades de añadir subtítulos y manejar varias pistas de audio asociadas a una película.

Otro aspecto que hace decantarse a muchos usuarios por VLC es la capacidad para abrir vídeos incompletos descargados a través de eMule.

VLC Media Player soporta los siguientes formatos:

Formatos legíbles [editar]VLC media player puede leer multitud de archivos dependiendo del sistema operativo

Programa jaisteko:

http://www.videolan.org/vlc/

http://vlc-media-player.softonic.com/

http://vlc-media-player.uptodown.com/

2008-04-05

IKT OINARRIZKO GAITASUNEN PROFILA

Hemen duzue eskuragarri ESI enpresak aurkeztutako IKT-en oinarrizko gaitasunen profila,guk irakasleok lortzen saiatu behar ditugunak.
Read this doc on Scribd: ikt-en oinarrizko gaitasunen profila

2008-04-04

ARGAZKI ETA BIDEO DIGITALA


Egileak: Victor Bermejo eta Jose mari de Juan
Web gune hau egiteko Elkarrekin-ek eskaintzen duen web-ak sortzeko tresna erabili dute eta EZ AHAZTU plataforma hori gure eskuetan dago izena eman baino ez dugu egin behar.
ARGAZKI ETA BIDEO DIGITALA


ARGAZKI ETA BIDEO DIGITALAREN ERABILPENA IKASTETXEETAN

Bideo hezigarriak dira Hezkuntza erabiltzen diren bideoak edota hezkuntzarako baliagarriak izan daitezkeen ikus-entzunezko baliabideak.
Esanahi honen barruan sartzen dira hezkuntzarako bereziki sortutako bideoak, eta beste ikus-entzunezko materialak edo bideoak, heziketa prozesurako baliagarriak izan daitezkeenak, zein nahiz eta beren hasierako helburua ez zen hezkuntzan erabiltzea.
Hezkuntzarako pedagogi aukerak eta bideoaren abantailak:

Sormena eta produkzioaren tresna.
Errealitatearen azterketarako tresna.
Psikodidaktikaren ikerketarako baliabidea.
Laborategiko prozesuen ikerketarako tresna.
Informazioaren igorlea edota transmititzailea.
Motibatzeko tresna.
Ikasleengandik ezagueraren tresna.
Ikasleek lortutako abileziak eta ezaguerak ebaluatzeko tresna.
Irakasleriaren formatzeko eta hobekuntzarako tresna hezkuntzako estrategietan.
Irakasleriaren formatzeko eta hobekuntzarako tresna ezagueraren edukietan
Ikasleen komunikazioaren alfabetatzerako tresna.

2008-04-03

ZER DA PODCAST?


Soinuen bildumak egiten duten helbideak dira. Leku hauetan nahi duzun soinu mota gorde eta zabaldu dezakezu zure blogan itsatsiz. Adibidez literatur-testuen grabazioak egin, azalpenen bat edo bestelako soinuak sortu eta bertan jarri. Adibide batzuk:Pako´s podcast, bilbotarren txisteak , musikak, Atxaga, e.a....


Guk egindako soinu bildumak ondoko webean gorde daitezke:
http://www.podomatic.com/ (web hau youtube bezalakoa da baina audio fitxeroekin).
Audio fitxeroak editatzeko eta aldatzeko Audacity programa erabil dezakegu, hemen dituzue programa honen tutorial batzuk