2009-01-15

INFORMATIKA GELETAKO ARAUDIA

Dakizuenez (Aitorrek azken klaustroan azaldu zuen) INFORMATIKA GELAK ERABILTZEKO ARAUDIA prestatu dugu, araudia horrek dokumento batzuetaz osatuta dago:(dokumento guztiak serbidorreko"informazio orokorra" izeneko karpetan dituzue):

  • Ikasleriarentzako araudia
  • Irakaslearentzako araudia
  • Portatilak eta kainoak erabiltzeko argibideak
  • IKT erregistro fitxak:

IKT ezustekoak (arazoak) jartzeko fitxak
IKT erabilera erregistro fitxa (proiektua dela eta eskatzen diguna)
Lehenengo hiru dokumentoak informatika geletan eta irakaslego gelan dituzue jarrita.
Azkeneko bi dokumentoak (erregistro fitxak) IKT gela guztietan egongo da eta honetarako erabiliko ditugu:

  • Ezustekoak jartzeko fitxak: Eskola hasieran konprobatu beharko dugu ea ordenagailuren bat txarto funtzionatzen duen edota programaren bat faltatzen zaion, eta orri horretan azaldu beharko dugu. Aste amaieran fitxak birpasatuko dira eta arazoak saituko gara konpontzen.
  • IKT erabilera erregistro fitxak: IKT gelak erabiltzen dugun bakoitzean bete beharrekoa da.
    Informazioa hau mintegi buruei azalduko diegu mintegietan azaltzeko.
    Hemen here ikusgai dituzue dokumento guztiak:

Informatika Gelak Erabiltzeko Arauak Irakasleria
ARAZOAK KOMUNIKATZEKO FITXA