2010-10-20

DOAKO ONLINE-KURTSOAK

Internetek, hainbat diziplinari buruzko kurtsoak egiteko aukera ematen du.
Ikasteko nahia eta denbora. Hau da beharrezkoa dena sareak eskeintzen dituen milaka kurtsoak egiteko. Bide hau aukeratzen dutenek, beraien formakuntza zabaldu ahal izango dute, edo bere neurriari moldatuko den arlo batean hasi.
Hainbat baliabide daude, deigarrienak, informatika, hizkuntzak eta enpresa kudeaketa dira.
Denbora falta eta errekurtso ekonomikoak dira, pertsonek kurtso bat hastean kontutan dituzten puntuak. Eta zure erritmora, eta dohain egiteko aukera bazenu? Gaur egun, aukera hori erreala da. Internetek, distantziako ikaskuntzarako bide berri bat ireki du: online formakuntza.

Kurtso hauetako gehienek ez dituzte, ez diploma ez akreditaziorik ematen. Hala ere, test-ak eta ariketak barneratzen dituzte, ikaslegoak, esperientzia aprobetxatu duela sentitzeko.

Portal tematikoak
Hainbat portal tematikoek, Interneten bidez eskaintzen diren dohainizko kurtsoak eskeintzen dituzte. Nabarmenetarikoa mailxmail.com, 3.000 kurtso eskeintzen ditu gutxi gora behera eta 6 miloi ikasle baino gehiago ditu inskribatuta. Honetan sartu ahal izateko, egin beharrekoa erregistro fitxa bat betetzea baino ez da.
Aulafacil.com beste portal bat da, honek ere hainbat kurtso eskeintzen ditu, dohainik, eta ikasleek klik batekin ikasgaia has dezakete.

Hizkuntza kurtsoak
Sarean, hizkuntza kurtsoak oso galdetuak eta eskatuak dira. Erabiltzaileek, ingelesa eskatzen dute gehien bat. Mansioningles.com ikaskuntza oso interesgarria eta osoa eskaintzen du: 54 ikasgai, mailen arabera sailkatuak. Curso de ingles online orrialdean, ingeles gramatika indartzeko aproposa, zuk zeuk aukeratzen duzu gramatikaren zein atal landu nahi duzun.

Baina badaude beste hizkuntza batzuk ere, cursodealeman.ce, 35 ikasgai biltzen ditu. Eta web orrialde berean frantseza ikasteko eskaintza ere egiten da.

Ausartenak, txinoarekin edo arabearekin has daitezke. Chino-china.com orrialdeak 20 ikasgai eskaintzen ditu, txinatar hizkuntzean barneratzeko.

Informatika, Internet eta ordenagailuak
Online kurtso bat egin ahal izateko, beharrezkoa da, informatikari buruzko oinarrizko jakintzak barneratuak izatea. Aulaclic.es orrialdeak, erabiltzaileen eskura jartzen ditu jakintza hauek barneratzeko aukera.