2009-05-30

IBAIZABAL TB

Ibaizabal Telebista herri ekimenetik sortutako egitasmo zabal, herrikoi, parte hartzaile eta dinamikoa da. Bilbok bizi duen egoera linguistikoa zein komunikatiboa aintzakotzat harturik, bete gabe zegoen hutsunea betetzera etorri gara.
Behetik gorako euskara hutsezko internetelebista herritar bat gara, eta bertatik elkartasunezko zein berdintasunezko baloreak eta mezuak bultzatuko ditugu. Gure asmoa ez da inondik inora beste komunikabideei konpetentzia egitea, are gehiago, zenbaitekin elkarleanan arituko gara.

Talde, elkarte edota kolektibo desberdinek lantzen dituzten esparruen informaziorako leiho hau zabalik dago, gure hiriaren bizitza aktiboaren bihotza baitira eta azken finean, Ibaizabal Telebistaren bideragarritasunak gu guztion kolaborazioan baitatza.

Ibaizabal Telebista Bilbotik mundura zabaltzen den hedabide xumea da, baina ziur gaude hainbat bilbotarron nahia eta desioak bertan islatzen direla, oraindik, gauza asko baitago informatzeko, kontatzeko... eta baita elkarezagutzeko ere; Bilboko euskaldunontzako erreferentzia eta tresna bihurtu nahi dugulako.

Arlo desberdinak lantzen ditugu egun Ibaizabal Telebistan (gaurkotasuna, musika, artea, salaketa, umorea...) eta zure ekarpenaz sor daitezkeen beste esparru batzuk ere landu nahiko genituzke. Eraiki dezagun denon artean herri telebista. Ateak irekita dituzu.

Agenda eskaintzeaz gain nahi duenek bideoak bidaltzeko aukera eskaintzen du "Zure txokoa" izeneko atalean.

Hona hemen adibide bat:

IBAIZABAL TB

No hay comentarios: