2009-05-23

WOLFRAM: ENZIKLOPEDIA AZKARRA


Deia izeneko egunkaritik hartuta: Testua Lurdes Imaz-ena da.

Mota guztietako galderentzako erantzunak bilatzen dituen enziklopedia azkarra da Google eta Wikipediaren ezaugarriak batzen dituen Wolfram izeneko egitasmo berria.

Oraindik alpha bertsioan dagoen arren eta momentuz ingelesez baino erabili ez daitekeen arren, proposamen interesgarria izan daiteke hainabat arlotako kezkak argitzeko.

Google- ez bezala, Wolfram-ek ez ditu web guneak bilatzen, informazioa sortu egiten du bere datu baseko informazioa erabiliz. Hau da, ez da mugatzen dagoeneko existitzen den informazio bat ematera.

Galdera bat egiten diogunean matematiketako ariketa moduan erabiltzen ditu guk emandako datuak eta aurretik hainbat adituk egiaztatu dituzten datuak erabuiltzen ditu erantzuna emateko.

Euskara eta gaztelania konparatu ditzakegu adibidez zifren bidez. "Basque" eta "Sapanish" hitzak sartu eta hainbat datu jasoko ditugu: 4.4 milioi euskaldun (munduko populazio osoaren % 0,064) omen gara eta gaztelaniaz egiten duten 322 milioi (populazio osoaren % 4.7). Ama hizkuntza Euskara dugunak 580.000 omen gara eta Espainiera dutenak 321 milioi. Wolfram-ek ez du aurkitu lexiko mailako antzekotasunik Euskara eta beste hizkuntzen artean. Espainieraren kasuan hainbat eskaintzen ditu: Portugaldarra, Sardiniera, Italiera eta Frantsesa.

Interes bitxiak asetzen ere lagunduko digu Wolframek. Hala munduko lurralderik zabalena zein den (Errusia), aberatsena (Liechtenstein), pobreena (Burundi) eta abar galdetu diezaokegu.

Galdera egokien garrantzia.

Erantzun egokia jasotzeko galdera egokiak egin behar ditugu. Horretarako gomendagarria da "Egin ditzakegun galderak" atalera joatea, hor hainbat adibide ematen dizkigu gaiaren arabera sailkatuta: matematika, eguraldia, hezkuntza, koloreak, astronomia eta abar luzea. Atal bakoitzean beste hainbat azpiatal daude eta horietan sartuz gero ikusiko ditugu proposamenen adibide zehatzak.

Matematika arlorako oso interesgarria da Wolfram, mota guztietako kalkuluak egiten bait ditu. baina atalean ikus daitekeen moduan aukerak oso zabalak dira.