2013-05-16

ZENTATION: BIDEOAK ETA BIDEOAK ZUZTARTZEN DITUZTEN AURKEZPENAK

iturria: MONDRAGON UNIBERTSITATE

EUSKARAZ LAN EGITEKO ERREMINTEN BILKETA

Mondragon Unibertsitateko Informazio Sistemak lantzen zituztenek erreminta bilketa hau burutu dute, lan ederra benetan.
Hemen duzue eginiko lana:


"Gure eguneroko jardunaren zati handi bat ordenagailu eta bestelako gailuen aurrean ematen dugu. Hortaz, euskaraz bizi nahi izanez gero gailu hauek euskaraz erabiltzea aurrera pauso nabarmena izan daiteke, eta horretarako erabiltzen ditugun sistema eta programen erabiltzaile-interfazeak euskaraz izatea behar dugu.
Mondragon Unibertsitatean Internet-en zehar topatu eta euskaraz konfiguratu daitekeen softwarearen biltegi bat sortu dugu eta euskaraz.mondragon.edu helbidean eskuragarri jarri dugu. Zerrenda nahiko luzea da, baina hauek dira bertan topatu ditzazkezuen aukera batzuk:

Microsoft Windows

Gaur eguneko ordenagailu gehienetan instalaturik dauden Microsoft-en sistema eragileak modu errazean euskaratu daitezke; hori egiteko hemen sartu eta zure bertsioko hizkuntza paketea jeitsi eta instalatu besterik ez duzu egin behar.

Bulegotika

LibreOffice eta OpenOffice.org bulegotika softwareak zuzenean euskaraz instalatu daitezke; horretarako, hemendik LibreOffice eta hemendik OpenOffice.org euskaraz jeitsi eta instalatu ditzazkezue.

+infor

2013-05-11

REALTIME BOARD: GOOGLE DRIVEko ARBELA BIRTUALA

INFORMAZIO ITURRIA: BATIBURRILLO.NET

Irekitzen baduzue Google Drive Chrome nabigatzailearekin, dokumento berriak sortu aparte, aplikazio batzuk instala ditzakezu (irakurri artikulu hau). Hori egiteko joan:  Crear -> Conectar más aplicaciones eta nahi duzuna aukeratu. Horietarikoen artean RealtimeBoard dago, arbela birtuala denbora errealeko zure ideiak adierazteko.

Google Driveko arbela birtuala: RealtimeBoard

Aplikazio honekin irudiak, Youtubeko edo Vimeoko bideoak edo beste motatako Docseko dokumentoak gehitu ditzakezu. Arbelan konektatutako pertsona guztiek ideiak sortu, erabakiak adostu, iruzkinak gehitu egin ditzakete beste aukeren artean. Arbelak sarbide libreak zein pribatuak izan daitezke.
Esteka | RealtimeBoard

2013-01-10

ELKARREN ARTEKO LANTZEKO PROIEKTUAK

Hemen dugu Mertxe J. Badiolak aurrera eramten duen bloga, proiektu kolaboratiboak biltzeko. Erakustoki ederra proiektu bat bilatzen badugu gure ikasleekin egiteko eta parte hartzeko.
Hona hemen helbidea: CATYWO PROJECT

Proiektu batzuen estekak:

2013-01-08

DENBORA LERROAK EGITEKO 8 ERREMINTA 2.0

Berriaren iturria: Educational technology and mobile learning

DENBORA LERROAK EGITEKO 8 ERREMINTA 2.0:

Gaur egun, bai irakasleek bai ikasleek hainbat gaitasun digitalak garatu behar dituzte. Dauden posibilitateen artean, denbora lerroak nola egiten diren eta elkarren artean nola konpartitzen den izan daiteke horietariko bat.
 Gogoratuko dugu "Denbora lerroak" zer diren:
"Denbora lerroak kronologikoki ordenatutako gertakizunen irudikapen grafikoa da, eta gertakizun horien arteko denbora-erlazioa bistaratzea ahalbidetzen du". Orain, teknologi berriekin gure denbora lerroak material multimedia ugariekin hornitu ditzakegu erraz.
Ikusi pasa den ikasturtean eginiko artikulua: irakurri
Hemen dituzue "Denbora lerroak" egiteko erremint-zerrenda berriztatuta


1-TikiToki



timeline tools


TikiToki  oso erraza erabiltzeko tresna eta doakoa.


2- Time Glider

timeline tools


Google Maps-a bezalakoa baina denborarako.



3- OurStory

timeline tools






4- Capzles

timeline tools


Ikusi beharrekoa.




5- Read Write Think

timeline tools






6- Xtimeline

timeline tools






7- TimeToast


timeline tools






8- Dipity

timeline tools

Euskal hezkuntza gehien erabiltzen dena. Aurreko artikuluan tutoriala dago.

NIRE GELAN ALDAKETAK EGITEN HASTEKO LEHEN URRATSAK

Hemen duzue +Ana Basterrak prestatutako aurkezpena gure irakas-metodologia aldatzeko

2012-11-29

KONPETENTZIA DIGITALAREN OINARRIZKO MARKOA

Konpetentzia Digitalaren Oinarrizko Markoa


ISEI-IVEI-k, Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko euskal erakundea, ikasleen Informazioa Tratatzeko eta Teknologia Digitala Erabiltzeko Konpetentzia zehazten duen Marko teorikoa argitaratu du. Lan hori Berritzegune Nagusiko aholkulariekin elkarlanean gauzatu egin da.
Konpetentzia Digitalak, zeharkako konpetentzia  izanik, berebiziko garrantzia du Oinarrizko Gaitasunen garapenean eta Bizialdi Osoan Zeharreko Ikaskuntzaren erronkan. Hortaz, Marko teoriko hau ondorengo urteetan burutuko den Ebaluazio Diagnostikoaren oinarri bilakatuko da. Izan ere, ikasturte honetan, 2012-2013an, Proba Pilotua egingo da ikastetxe batzuetan, Lehen Hezkuntzako 4. maila zein Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasleekin; eta hurrengoan 2013-2014an ikastetxe guztietako LH4. mailako eta DBH 2. mailako ikasle orori egingo zaio


 

Marco de la Competencia Digital para la CAPV


El Instituto Vasco de Evaluación e Invetsigación ISEI-IVEI en colaboración con el Berritzegune Nagusia acaba de publicar el Marco de la Competencia Digital para la Evaluación Diagnóstica. Esta publicación quiere servir de referencia para desarrollar la Competencia en el Tratamiento de la Información y la Competencia digital en el alumnado de las enseñanzas obligatorias. Sin duda, es ésta una de las competencias transversales clave para el logro de las otras competencias básicas, y fundamental para el aprendiizaje a lo largo de la vida de nuestro alumnado nativo digital.  
La Competencia Digital va a ser evaluada próximamente en el alumnado de 4º de E. Primaria y de 2º de E. Secundaria. Concretamente, durante este curso se realizarán varias pruebas piloto en algunos centros; y en el curso  2013-2014 se aplicará la prueba a todo el alumnado de los niveles 4º de E. Primaria y 2º de la E. Secundaria

VER PUBLICACIÓN

2012-10-23

GIDA: NOLA EGIN SEKUENTZIA DIDAKTIKO DIGITALAK

Aurkezpen honetan, Ximena Orellanak material-gida bat aurkezten digu unitate didaktiko digitalak diseinatzeko.


2012-10-22

NOLA EGIN SEKUENTZIA DIDAKTIKOAK

Wiki honetan, Leioako berritzeguneko Ana Basterrak " Nola egin ikas-sekuentzia bat curriculumaren 8 oinarrizko konpetentziak lantzeko" izeneko tailerra aurkezten eta garatzen du. Tailerra ikusteko klikatu hemen


2012-10-19

ARBEL DIGITAL ELKARRERAGILEA (A.D.E.)

Hemen dituzue baliabide interesgarri batzuk geletan ditugun ADE-ei etekina ateratzeko:

    • "La magia de la Pizarra Digital: Manual para el aprendiz"

DENBORA LERROAK EGITEKO APLIKAZIOAK

Normalean, bai aldizkarietan bai hainbat liburutan ere denbora-lerroak agertzen dira lantzen den gaiaren datak edo une garrantzitsuak bisualki adierazteko.
Denbora-lerroak egiteko programak, aplikazio interesgarriak dira IKT tresnak gure eskoletan sartzeko eta ikasleek gai bati buruzko daten bilketa eta laburpenak egiteko. Jarraian dituzue programa batzuk denbora-lerroak egiteko:
Oharra: nire ustez, dipity programa da erabilena eta osatuena.
Hona hemen adibide bat:
  • Jorge Oteizaren biografia 
  • Matematikariak

Denbora lerroei buruzko informazio gehiago izateko, klikatu hemen.

Hemen dituzu tutorial batzuk:
  • EDUTEKAkoa
  • Ana Basterrak eginiko tutoriala